Fatsutze salatarien promozioa

Hiru urte bete dira Gorrotxategik bere faltsutze salaketei sarrera eman ziela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24an) eta bi urte terdi baino gehiago Iruña Veleiako arkeologoek galdu zituztela eskubide guztiak eta ondra publikoa 2008-11-19 madarikatuan, inolako frogarik gabe. Hiru urte hauetan faltsutze salaketa larriak ez dira inon frogatu.

Salatuek eskubide guztiak galdu dituzten bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute etenik gabe:

1.- Aurrenekoa Lakarra izen zen bere txostena faltsutze salaketekin 2008ko abenduan sarreratu zuen AFAn, Gorrotxategiren txostena baino bost hilabete beranduago;  2009-5-30ean Lakarra Euskaltzaindian sartu zuten.

2.- Julio Nuñez-ek faltsutze salaketa larriekin bi txosten sinatzen ditu 2008ko abenduan, eta lotsagabeki Iruña Veleia aztarnategiko zuzendari izendatu zuten 2009an Eliseo Gil eta Idoia Filloy (salatuak) ordezkatzeko.

3.- Alicia Canto-k bost urte baino gehiago daramatza ustezko “zalantzak” sarean zabaltzen eta Espainiako historiaren erret akademian sartu dute, Martin Almagroren eskutik, nahiz eta Iruña Veleiari buruz txosten zientifikorik ez duen inoiz argitaratu. (Eliseo Gilek Cantori 2011-6-6)

Salatuek eskubide guztiak galdu eta faltsutze salaketen frogak inondik azaltzen ez diren bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute. Errentagarria da frogatu gabeko faltsutze salaketak egitea. Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua inolako frogarik gabe azken hiru urtetan.

Utzi iruzkina