Atlantiar nazio arteko biltzarra 2012-5-18 ostirala

‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an. Elexpuru
‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.

  • 09:00 – 09:15: Dokumentazioa jaso.
  • 09:15 – 09:30: Biltzarraren aurkezpena eta hasiera.
  • 09:45 – 10:00: Sarrera. ATLANTIAR proiektua. Xabi Otero.
  • 10:00 – 10:45: Gizakiaren jatorria: Gizaki antzinakoak eta modernoak, Afrikatik irtetea eta Mendebaldeko Europa birkolonizatzea, Stephen Oppenheimer (Oxford Unibertsitatea).
  • 10:45 – 11:30: Xamanismoa Paleolitoko haitzuloetan, Jean Clottes (Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa).
  • 11:30 – 11:45: Atsedenaldia.
  • 11:45 – 12:30: Goi Paleolitoko kulturen aniztasuna, Izturitzeko adibidetik abiatuta. Aude Labarge eta Joëlle Darricau (Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak).
  • 12:30 – 13:15: Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Atlantikoko biztanleen jatorria Pleistozenoan, Bruce Bradley (Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea).
  • 13:15 – 15:00: Bazkaltzeko etenaldia.
  • 15:00 – 15:45: Izotzaldiko Europa Ipar Amerikarekin lotzen duen Itsas Tradizio Atlantikoaren froga. Dennis Stanford eta Margaret Jodry (Washingtongo Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural ikerketa taldekoa bestea).
  • 15:45 – 16:30: Mendebaldeko Pirinioak, ibilbide magdaleniarren bidegurutzea: mugikortasunaren aztarnak. Jose Antonio Mujika (EHU) eta Andoni Tarriño (Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea).
  • 16:30 – 17:00: Praileaitz I Behe Magdaleniarrean, Xabier Peñalver (Aranzadi Zientzia Elkartea).
  • 17:00 – 17:15: Atsedenaldia.
  • 17:15 – 18:00: Euskararen substratua Erdialdeko Europan: argudioen laburpena, Theo Vennemann (Ludwig Maximilian Unibertsitatea).
  • 18:00 – 19:30: Solasaldi-mahaia: Peter Bakker (Aarhus Unibertsitatea), Javier Goitia (Ingeniaria eta geografoa) eta Keptin Stephen Augustine (Kanadako Zibilizazioen Museoko kidea).
  • 19:30 – 20:00: Bukaera. Txalaparta.
Advertisements

Laburpen hitzak: , , , , , ,

2 Erantzun to “Atlantiar nazio arteko biltzarra 2012-5-18 ostirala”

  1. Ostraka euskalduna » Blog Archive » Theo Vennemann elkarrizketatua Berrian Says:

    […] Atlantiar nazio arteko biltzarra Ficoban ostiralean 2012-5-18 zabaldubildudel.icio.us […]

  2. Euskeraren jatorria » Blog Archive » Theo Vennemann Berrian eta ostiralean Irunen Says:

    […] Atlantiar nazio arteko biltzarra Ficoban ostiralean 2012-5-18 VN:F [1.8.8_1072]please wait…Rating: 0.0/10 (0 votes cast) Atala: Theo Vennemann Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0 You can leave a response, or trackback from your own site. Iruzkina gehitu […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: