Duela 4 urte sekretupean Gorrotxategiren txosten zati bat filtratu zuten: drop.io/jo_ta_ke

Duela 4 urte Arabako Foru Aldundian Iruña Veleiako batzorde ustez zientifikoaren sarrera data bakarrik zuen Gorrotxategiren txostenak (2008-6-24), beste txosten guztiak 2008-11-19a baino beranduago sartu baitzituzten.

Duela 4 urte sekretupean Gorrotxategiren txostenaren zati bat filtratu zuten, ( http://drop.io/jo_ta_ke gero ezabatu zuten) Gorrotxategiren salaketak eta argumentuak, txostenari kendu zizkioten eranskinak, inbentarioa, transkripzioak, alegia, informazio gehiena. Agian pentsatuko zuten Gorrotxategiren salaketekin (zeuden salaketa bakarrekin) guztiak konbentzituko zituztela.

Orduan enteratu ginen “aluzinatuta”, Gorrotxategiren salaketen bitartez, zeharka bada ere, Iruña Veleian 1.700 urteko 65 ostraka euskaldunak zeudela, gehi 71 pieza 6. sektorekoak… eta flipatu genuen. Gorrotxategiren “salaketek” frogatzen dutena da ostraketan hitz hauek idatzita daudela, Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra:

“ama an araina aros arraina arrapa ata athe ather badi baina ber beta bisi cayo cis / tiana corne dan denoc denog denos edan egin ene erre eskon esta galimatea gau geure gori gorri ian ies(h)us iesus iev ilta ioshe ison israel issaal ivan izana jan juli julio jupiter lagun laiki lura man marcos marcus marit mateo mer miria miriam mona na naia nere neu neure nov(v)a novva oso osou pather pictus polita pompeiae re reinu roma roman samu sara sarah su sua ta titulus tu urdin urt urte valentinae velei veleia veleian XI XII yaveh yavhe zeure zuene zur zure zuri zutan”

Ez genekien ezer gehiago baina Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra zoragarria zen eta txundituta jarraitzen dugu, lau urte igaro ostean. Asmoa baldin bazen jakinmina piztea lortu zuten zalantzarik gabe, eskerrik asko.

Duela 4 urte hogei bat ostraken irudi kaskarrak besterik ez zen ezagutzen, ostraka konfliktiboenak jakina, kalitaterik gabeko irudiak (kalbarioa ezik):

16365 neure ata arraina arrapa

15922 neu Corne eskon


Advertisements

Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: