Gorrotxategi bost urte beldurtuta

Gorrotxategi bost urte beldurtuta. Iruña Veleiako arkeologoak inolako frogarik gabe zigortu zituzten duela ia bost urte 2008-11-19an, batzuen beldurrengatik, eta hor jarraitzen dute zigortuak, nahiz eta salaketen frogarik “oraindik” ez diren inon azaldu… ostrakak analizatzen omen daude Madrilgo laborategian. Justiziarik ez bada errukia.

Bihar, urriaren 8an, bost urte beteko dira Gorrotxategik esan zuela Iruñean 2008-10-8an Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean: «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Ordurako hilabete batzuk lehenago Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen AFAn 2008-6-24an, baina hori ez zuen esan eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an bost urte bete ziren Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Foru Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Bost urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Advertisements

Laburpen hitzak: , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: