Lakarra Iruña Veleiako euskara batu zaharra berreraikitzen arkeologoek aurkitu ostean

13396 ian eda lo(Iruña Veleiako) euskara batu zaharra berreraiki beharra. Lakarra 2014

2008-12-3an, duela 6 urte Lakarrak (Almagro eta Gorrotxategiren atzetik) faltsutzat salatu zuen Iruña Veleiako euskara zaharra, orain berriz sei urte beranduago, “Euskara batu zaharra berreraiki beharraz” jabetu da, alegia, arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) aurkitu zutena “berreraikitzen” ari da.

Ez du ematen oso gustora ari denik eta azken bi mila urtetan, euskara aldatu omen da  Iruña Veleian ez bezala, “askotxo eta gutixko -biak batera-“:

71. nota: “Termino absolutuetan, jakina, erlatiboetan bai: XIX. mendeko B aldatuegi zen XVI.eko G izateko, XVI.eko L gutxiegi XX.eko Z izateko… eta Veleiako idazkiak (III-IV… [XXI]) askotxo eta gutixko —biak batera— edozertarako.”

Konturatu da duela 1700 urte Iruña Veleian euskara batu zaharra zegoela “askotxo eta gutixko biak batera aldatu dena” eta besteen artean “berreraiki” ditu:

– Arraina: (Arrani) Iruña Veleiako ostraka euskalduna ospetsuena (16365).

– Bel: koloredun ostraka alaia (13397 beta).

– Eda: jaietan kamiseta eta gero bineta duen ostraka famosoa (13396).

– Urte: zolaz estalitako hitza eta ostraka ospetsua (15920).

“Berreraiki” ditu ere diptongoak, ianjaun, geure, aditz laguntzaileak, koloreak… Martxa honetan piskanaka, laster “berreraikiko” ditu arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) aurkitutako “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak” konturatu gabe jakina, Juan Martin Elexpuruk eta Hector Iglesiasek idatzi zutela urte batzuk lehenago.

Duela 1700 urteko euskara batu zaharra ezagutzeko,  arkeologoek diote, euskara berreraikitzea baino, hobe dela kata kontrolatuak egitea, oso probablea delako ostraka berriak azaltzea, adibidez 32. zundaketan, alegia, ostraka euskaldun berriak aurkitu eta irakurri, arkeologoek (Idoia Filloy eta Eliseo Gil) egin zuten bezala… baina ez du ematen egiteko asmorik dutenik.

Zientzia, salatarien, grafologoen, politikoen… eskutan dago eta errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian.

 

Advertisements

Laburpen hitzak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: