Iruña Veleia piztu zen duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin

Duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin (eta 1.700 urteko euskara zegoela filtrazioarekin) piztu zen Iruña Veleia:

Iruña Veleia prentsaurrekoa Eliseo Gil duela 10 urte. GARA.

Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
·Beste testu eta marrazki askoren artean, adierazpen kristau oso goiztiarrak eta Egiptoko hieroglifikoak agertu dira

Iruña-Veleia ustekabe arkeologikoen iturri agortezin bihurtu da. Eliseo Gilek zuzentzen duen taldeak azken aurkikuntzaren berri eman zuen atzo: erromatarren garaiko multzo epigrafiko izugarri garrantzitsua; Euskal Herrian, garrantzitsuena, eta munduan ere garrantzitsuenetakoa, neurri batean bederen, Ponpeia edo Vindolandakoen parekoa. Besteren artean, kalbario bat aurkitu dute, zaharrena, eta, are harrigarriago dena, Egiptoko hieroglifikoak.

Ponpeia Valentinaren domus-a Veleian bizi izan zen sendi boteretsuenetako baten etxea zen, mila metro karratu inguru zituena. Bere hondarretan, lehen ere aurkikuntza garrantzitsuak eginak zituzten arkeologoek, baina oraingoan ustekabe ederra hartu dute, paedagogium deritzana topatu baitute, hots, irakasle batek etxeko nagusien seme-alabak hezteko erabiltzen zuen gela. Bertan, III. mendeko 270 zeramika puska aurkitu dituzte. «Puskatutako lurrezko ontzietako zatiak baino ez dira ­adierazi zuen atzo Eliseo Gil indusketaburuak­, beraz, material arrunta, zaborra, neurri batean. Baina kasu honetan zabor hori eskolako arbel gisa erabili zuten, eta horrek sekulako informazioa ematen digu».GASTEIZ

Advertisements

Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: