Archive for the ‘Albisteak’ Category

Iruña Veleia hitzaldia gaur asteazkena 2017-3-15 Zizurkilen

2017/03/15

Juan Martin Elexpuru 2016Gaur iluntzeko 19’00tan Plazida Otaño Liburutegian.

Juan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez.

JUAN MARTIN ELEXPURU, SOS IRUÑA-VELEIA ELKARTEKO KIDEA. Irudipena dugu probak, ezkutuan bada ere, eginak daudela eta ez dutela faltsutasunik aurkitu”

Iruña-Veleia Euskadi irratian duela hilabete

2017/03/15

http://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/4652325/tipo/audio/Iruña veleia Euskadi irratian 2017-2-17.  Faktoria erreportajea. Iruña-Veleia: aurkikuntza bat, auzi luze bat eta bi mundu. Amaitzear da Euskal Autonomia Erkidegoan inoiz auzi baten gainean egin den argibide faserik luzeena. 10 urte hauetan gertaturikoari buruzko kazetaritza-arkeloogia egin du Tere Belokik.

JM Elexpururen iritzia.

Iruña Veleia eta Almagro goropiusa

2017/03/14

BecanusZortzi urteko goroldioa atera zaie Iruña Veleiako ostrakei Gasteizko epaitegian, grafologoak, kolore guztietako poliziak,  froga ezagunak eta “sekretuak” ezagutu dituzten bitartean.  JM Elexpururen elkarrizketan (zorionak) gai asko aipatu ditu “instrukzioaren” denbora (8 urte, ematen du bukatzen ari dela) zuritzeko, historia, euskara, politikoak, filologoak, euskalduntze berantiarra, irakasleen anbizioa, Vatikanoa…

Ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” zaion izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, azken 8 urteetan, goropiusek justizia zer den ez dakite.

Oharra: “Esta conclusión es un ejemplo de “Goropianismo”, término que designa la ingenua creencia de que la propia lengua es la más antigua del mundo, como creyó Ioannes GOROPIUS BECANUS (1518-1572) en sus Origenes Antwerpianae (AMBERES 1572), al considerar que todas las lenguas descendían del Holandés.”

Juan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez

2017/03/12

Juan Martin ElexpuruJuan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez.

JUAN MARTIN ELEXPURU, SOS IRUÑA-VELEIA ELKARTEKO KIDEA. Irudipena dugu probak, ezkutuan bada ere, eginak daudela eta ez dutela faltsutasunik aurkitu”

  • Hor da beti Iruña Oka udalerria Arabaren erdi-erdian. Hor da beti Iruña-Veleiako aztarnategi erromatar garaikoa. Hor da beti egiazkoak diren, faltsuak diren, bertan aurkitutako ostraka edo grafitoak. Oinezkoak egia jakin nahi…

Argia 8 urte lotsagarri Iruña-Veleia “auzian”, ikusi besterik ez dago eman duten “informazioa”.

Amona, ama, arreba, andrea, alaba… emakume langileak zorionak

2017/03/08

13393 iruña VeleiaEmakume langile eta idazleen egunak 1.700 urte Iruña Veleian: Zorionak.

13393 ATA-AMA / NIIBA-RIIBA / SIIBA-SABA / MONA
15910 ΝΙΙVrΙΙ / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA
15917 NIIV MI / TA RIIBA / II LABA
15925 NIIV XII VR / NIIVRII AM

16362b NIIV IILOSI / Cφως / NIIBA I
16363a IVII (ó NII) ELOSI φπςI / TA (NIIT)RII / AMA
16363b MIRTO / (OVSTA) / TA

Patxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.

2017/03/03

Patxi Zabaleta WikipediaPatxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.

«Aterabidea eztabaida zientifikoan dago»

Iruña-Veleiako auzia gertutik ezagutu du Patxi Zabaleta abokatu, politikari eta euskaltzainak, eta Doberak eta Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia emango du gaur, 19:00etan Biterin. HERNANI.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri da, eta auziak konpondu gabe segitzen du. Zergatik?

Erabili diren argudioak 3 mo­ta­ta­koak dira: A) Aztarna his­to­ri­ko­en beraien manipula­zioa da ba­tzuetan arbuiatu de­na; esa­nez, aldatu egin di­re­la. Inork ez bai­­tu zalan­tzan jar­tzen oi­na­rriz­­ko ma­te­ria­len an­tzi­­na­ta­su­na. B) Ar­gu­dio histo­ri­ko­ak era­bi­li dira; Iz­kri­buetan dau­den me­zuak ezin litezkela egi­az­­ko­ak izan ar­gudiatuz. C) Ar­gu­dio filo­lo­gi­ko­ak edo gra­ma­ti­kalak erabili dira batez ere, nahiz eta ez bakarrik eus­ke­ra­ren aldetik, ma­nipu­la­tu­ak izan direla de­fen­datzeko. Oso zai­la da azal­tzen zergatik de­fen­datu den az­tarna hauen fal­tsu­ta­suna, eta arrazoi asko izan litezke, batez ere his­to­ri­zis­­mo­a­ren edo his­to­ria­ke­ria­ren aldetik ikusita.

Iruña-Veleia aterabidea hitzaldia Patxi Zabaleta osteguna martxoak 2 Hernanin

2017/02/28

Iruña Veleia hernani 2017-3-2Iruña-Veleia hitzaldia Patxi Zabaleta ostegunean Hernanin. Hernani kronika. Iruña-Veleia auziari aterabide bila etzi, Patxi Zabaleta. Hitzaldia emango du Zabaletak etzi, 19:00etan Biterin. Iruña-Veleiako ostraken errepliken erakusketa ere, ostegunera arte ikusi ahal izango da.

HERNANI
2017/02/28 00:00 Asteartea

Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek, elkarlanean, Iruña-Veleiari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte.
Jardunaldi hauek ixteko, hain zuzen, Patxi Zabaletak hitzaldia emango du ostegunean, 19:00etan Biterin; Iruña-Veleia: auziaren aterabidea.
Nola egin aurre, ukatzeari
Patxi Zabaleta, politikari ezaguna izateaz gain, euskaltzaina ere bada, eta  gertutik ezagutzen du Iruña-Veleia auzia; SOS Iruña-Veleiako abokatua ere izan baitzen. Hain zuzen, aurkikuntzaren egiazkotasuna ukatzearen arrazoiak zein izan daitezkeen aztertu, eta auziari aterabideak aurkitzeko jarraibideak azalduko ditu.
Erakusketan, erreplikak
Osteguneko hitzaldiaren aurretik, beste bat eman zuten lehengo astean Filloy arkeologoak eta Koen geologoak. Bes­talde, guztia osatzeko Biterin jarri den ostraken errepliken erakusketa, Carlos Uraga eta Loli Pinedok egindakoa, ostegunera arte ikusi ahal izango da.
Bonoak eta borondatea
Programa finantzatzen lagun­tze­ko, 10 euroko bonoa erosi edo hitzaldian jarriko den on­tzian borondatea utzi daiteke.

Demagun Iruña-Veleia. Gontzal Fontaneda. Berria

2017/02/26

ostraka-euskalduna-sinaduraDemagun. Gontzal Fontaneda. Berria.

Jo ezazu duela zortzi urte Arabako Foru Aldundiak lanetik bota zintuela eta Gasteizko Epaitegian eta hedabideetan ere salatu zintuela gaizkile bazina bezala.

Eta orain ez duzu ulertzen zergatik ez duen epaitegiak zure kasua artxibatzen froga ezagatik, zortzi urte luzean ez baitu batere frogarik aurkitu; bestela, aspaldi epaituko zintuen. Beraz, argi dago denuntzia ez zegoela frogetan oinarrituta, teorietan eta aburu agian interesatuegietan baizik. Eta, gainera, ez duzu ulertzen zergatik ez dion epaitegiak aldundiari agintzen duintasuna jendaurrean itzul diezazula, Iruña-Veleiako zeure lanean berriz jar zaitzala eta zortzi urte honetan jasan dituzun osasun eta diruaren kalteak ordain diezazkizula.

Iruña-Veleia hitzaldia Hernanin 2017-2-23

2017/02/26

JM Elexpuru bloga.

Berrogeita hamar bat lagunen aurrean mintzatu ziren Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche atzo Hernanin. Gaur Gara-ko Kultura orrietan Amalur Artola kazetariaren kronika irakur daiteke.

Iruña Veleia: JM Elexpururen bloga hackeatu dute.

2017/02/18

juan-martin-elexpuru-2011-11-19-donostia-2JM Elexpururen bloga hackeatu dute.

Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.

Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?

Iruña-Veleia gaur egun. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.

Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru 2017-1-12 Hernanin.