Posts Tagged ‘arkeologia’

Iruña Veleian adar jotzea Qark arkeologia indusketekin: 6 urte ia ezer argitaratu gabe eta orain indusketak Facebook-en egunero

2016/08/01

Qark Veleia 1Iruña Veleian indusketa berriak Qark arkeologiak. JM Elexpuru.

Julio Nuñezek azken 6 urtetan 8 mila M2ko indusketak egin ditu Iruña Veleian ia ezer argitaratu gabe (VELEIAN ara eta VR ELA…) Orain berriz 2016-7-18an Qark arkeologia enpresa hasi zen indusketak egiten eta egunero kronika argitaratzen du Facebook-en

Ez al dute ezer argitaratzeko azken 6 urtetako 8 mila M2ko indusketetan aurkitutako materialarekin? Ezin dituzte argazkiak argitaratu? Ia bi milioi € alperrik xahutuak?

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu… orain adar jotzea, gatza eta ozpina 8 urtetan itxi gabeko zaurietan.

 

Advertisements

Iruña Veleia Armando Llanos arkeologoa. Berria

2015/10/12

Armando Llanos arkeologoa elkarrizketatu dute Berrian.

Iruñako aztarnategia aipatu duzula, zer iruditzen zaizu bertan gertatutakoa?Eliseo Gil Arabako Arkeologia Institutuan hasi zen. Harekin lan egin dugu, eta Iruñan bertan ere bi urtez lan egin genuen, elkarrekin. Hirugarrenean zerbait gertatu zen, eta ez gintuzten kontuan izan; aita hiltzeko ideia izan daiteke… Eta aldendu ginen.

Eta gertatutakoaz?

Grafitoak eta ostrakak argazkietan baino ez ditut ikusi; ez gintuzten kontuan hartu, ez onerako ezta txarrerako ere. Pertsonalki arraroa iruditzen zait hori guztia agertu izana: Erromako grafitoak, hieroglifikoak… Aztarnategi berean eta une berean agertzea zaila gertatzen zait. Edonola ere, onartezina da auzia horrenbeste urte argitu gabe eramatea. Eta ezingo balute egiaztatu faltsuak direla? Eliseo Gilek guztien aurka egin ahalko luke. Baina ez dute argituko; gaia geldirik utziko dute, desagertu arte.

Aztarnategian lanean jarraitzen dute, ordea?

Ez dut uste hor txukun jokatu dutenik. EHU epaile eta epaitu izatea aldi berean… Aztarnategia utzi behar zuen zegoen moduan, ukitu gabe, egoera lasaitzean itzultzeko. Deigarria da azken kongresuetan inork ez digula horri buruz galdetzen; denek uste dute faltsua dela.

Analitikak, Nature aldizkaria eta Yuval Goren mikro arkeologoa

2010/12/05

Koenraad Van den Driessche Angulo oscuron

Nature aldizkaria

Yuval Goren mikro arkeologoa

Luis Silgoren txosten arkeologikoa

2010/05/16

Luis Silgo. Veleia.com.

Luis Silgo bideoak Gasteizen 2010-3-25 hitzaldia “Aspectos lingüísticos de los grafitos de Iruña-Veleia”:

Luis Silgo 1/3

Luis Silgo 2/3

Luis Silgo 3/3