Posts Tagged ‘dokumentala’

Dokumentala 5 urte: Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?

2013/11/19

Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?

Iruña Veleia benetakoak ala faltsuakIruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentalak 22 minutu irauten du, eta bertan Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche mintzatzen dira, hurrenez hurren.

Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentalaren estreinaldia gaur azaroak 19, 19:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian k/ S. Jeronimo Alde zaharra.  Ekitaldi aretoa Non da (mapa)

Advertisements

Iruña Veleia 5 urte dataziorik gabe. Berria

2013/11/19

Eliseo Gil gurutzatua 4 urteIruña Veleia 5 urte dataziorik gabe. Berria

Eliseo Gil, azken 100 urteetako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena egin ondoren, euskera historikoa, kristautasunaren hastapena eta garai horretako historia ezagutzeko izugarri garrantzitsuak direnak, kaleratu eta epaitu dute inolako froga zientifikorik gabe.

A19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia Donostian, Alizia Satue: Veleiako latina

A19 Iruña Veleia 5 urte dokumentalaren estreinaldia Donostian:

Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?

Euskara jendea dokumentala Gasteiz

2013/10/12

Euskara jendea dokumentala Gasteizen. Berria

Duela bi urte hasi ziren proiektuarekin, eta azkenean iritsi da jendeaurrean erakusteko unea. Dagoeneko estreinatu zuten lehen zatia atzo Maulen, eta gaur, bigarrena estreinatuko da Gasteizen. Ondoren, Iruñea, Baiona, Donostia eta Bilbon erakutsiko da. Juan Karlos Etxegoien Xamar-ek, 2006an argitaratu zuen Euskara Jendea liburuan oinarrituta dago dokumentala.

Ibaizabal-Mendebalde elkarteak ekoitzia da, Zenbat Gara elkartearen laguntzarekin. Guztira sei dokumental sorta dira, eta euskal hiztun komunitateak historian izandako ildo nagusiak azaltzea dute helburu. Atal bakoitzak 45 minutu inguru iraungo du. Atzo lehenengoa erakutsi zen Maulen, Historiaren atarian; gaur Gasteizen, bigarrena erakutsiko da, Erromako inperioan; Iruñean, Anistasunaren bideak; Baionan, Mugetan gaindi; Donostian, Gerren arteko pizkundean; eta azkenik Bilbon, Mundua osatzen.

13363

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da.

40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik. Bestalde, material didaktiko bat ere sortuko da.

Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu, eta ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz.

13363 2005-5-4  Yavhe / geure ata (1.700 urteko euskara)