Posts Tagged ‘elexpuru’

Iruña Veleia eta Almagro goropiusa

2017/03/14

BecanusZortzi urteko goroldioa atera zaie Iruña Veleiako ostrakei Gasteizko epaitegian, grafologoak, kolore guztietako poliziak,  froga ezagunak eta “sekretuak” ezagutu dituzten bitartean.  JM Elexpururen elkarrizketan (zorionak) gai asko aipatu ditu “instrukzioaren” denbora (8 urte, ematen du bukatzen ari dela) zuritzeko, historia, euskara, politikoak, filologoak, euskalduntze berantiarra, irakasleen anbizioa, Vatikanoa…

Ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” zaion izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, azken 8 urteetan, goropiusek justizia zer den ez dakite.

Oharra: “Esta conclusión es un ejemplo de “Goropianismo”, término que designa la ingenua creencia de que la propia lengua es la más antigua del mundo, como creyó Ioannes GOROPIUS BECANUS (1518-1572) en sus Origenes Antwerpianae (AMBERES 1572), al considerar que todas las lenguas descendían del Holandés.”

Juan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez

2017/03/12

Juan Martin ElexpuruJuan Martin Elexpuru Argian aspaldiko partez.

JUAN MARTIN ELEXPURU, SOS IRUÑA-VELEIA ELKARTEKO KIDEA. Irudipena dugu probak, ezkutuan bada ere, eginak daudela eta ez dutela faltsutasunik aurkitu”

  • Hor da beti Iruña Oka udalerria Arabaren erdi-erdian. Hor da beti Iruña-Veleiako aztarnategi erromatar garaikoa. Hor da beti egiazkoak diren, faltsuak diren, bertan aurkitutako ostraka edo grafitoak. Oinezkoak egia jakin nahi…

Argia 8 urte lotsagarri Iruña-Veleia “auzian”, ikusi besterik ez dago eman duten “informazioa”.

Iruña-Veleia hitzaldia Hernanin 2017-2-23

2017/02/26

JM Elexpuru bloga.

Berrogeita hamar bat lagunen aurrean mintzatu ziren Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche atzo Hernanin. Gaur Gara-ko Kultura orrietan Amalur Artola kazetariaren kronika irakur daiteke.

Iruña Veleia: JM Elexpururen bloga hackeatu dute.

2017/02/18

juan-martin-elexpuru-2011-11-19-donostia-2JM Elexpururen bloga hackeatu dute.

Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.

Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?

Iruña-Veleia gaur egun. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.

Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru 2017-1-12 Hernanin.

Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru Hernani. Argia.eus

2017/01/18

Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru Hernanin.
Urumeako Kronika.

60 bat entzule, aretoa ezin hobea, antolaketa oso ona. Entzuleak ez dakit baina ni oso gustura geratu nintzen urtarrilaren 12ko hitzaldiarekin. Ondorengo solasaldia ere bizi-bizia izan zen.  Karlos Uragak egindako erakusketak ere ikusmin handia sortu zuen. Milesker Dobera eta Nabarralde antolatzaileei eta bereziki Tomas eta Jexuxi.Doberako kideek hitzaldiaren bideoa editatu dute eta ikusgai dago Urumeako Kronikaren webgunean eta Argia astekarikoan.

Iruña Veleia inuzente eguna 2016 atzo

2016/12/29

SaiaInuzentekeria astuna gogoan. JM Elexpuru.
Zortzi 8 urteko instrukzioa bukatu du epaileak.
Inuxente eguna 2014 JM Elexpuru
Ostraka berriak Iruña Veleian 2014 (Ostraka)
Analisien txostena filtratu dute. 2013 (Ostraka)
2007ko inuzente eguna. JM Elexpuru.
2007 inuzente eguna 2013. Ama Ata.

Ostrakak eta ostrukak. JM Elexpuru. Berria

2016/12/28

13398_2Ostrakak eta ostrukak. JM Elexpuru. Berria.

Kontatuko zeniguke zelan dauden gauzak?, eskatzen digute sarri. Zer esan, betikoak errepikatu gabe. Kontatzeko gogoa eta asperdura, euforia eta etsipena… laino klase guztiak pasatzen dira etengabe gure buru gainetik. Eta hain da zaila berba gutxirekin katramila hau esplikatzea…

Iruña-Veleia gaur egungo egoera. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1

2016/12/09

Iruña-Veleia gaur egungo egoera. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.

Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria, larunbata azaroak 19

2016/11/14

Eliseo Gil arkeologoaren prentsaurrekoa Iruña Veleiatik bota ostean 2008-11-20an duela 8 urte.

Iruña Veleia gorrian errukirik ez dago euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 8 zortzi urtetan.

Iruña Veleia 8 zortzi urteko bidegabekeria. JM Elexpuru.
Datorren larunbatean, azaroak 19, beteko dira zortzi urte. Azpiko prentsa-oharra bidali genuen hedabideetara duela pare bat aste. Ikusiko dugu zein eragin duen.
Iruña-Veleia: zortzi urte justiziaren zain
Zortzigarren urteurrena dator eta hedabideei eta informazioaren munduko pertsonei eskatzen dizuegu, data aprobetxatuz, auzi larri hau ezkututik ateratzeko eta haren berri emateko kronika, editorial, zutabe edo nahi duzuen formatuan.

Azaroaren 19an zortzi urte betetzen dira Arabako Foru Aldundiak Lurmen Iruña-Veleiako aztarnategitik bota eta arkeologo taldea auzibidean jarri zuenetik. Zortzi urte igaro diren arren, Eliseo Gilen aurkako auzia instrukzio fasean dago oraindik, Euskal Herrian egoera horretan dagoen auzirik zaharrena. Esan beharra dago Ertzaintzak 2015ean entregatu zuela bere polizia-txostena eta han ez dela inolako erruduntasun zantzurik azaltzen lehengo zuzendariaren aurka.  Bitartean Julio Nuñez zuzendari berriak ez du ia ezer argitaratu egin diren zazpi kanpainez. Une honetan zuzendaritzatik eta EHUko klaseetatik apartatua dago publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aztarnategia erdi abandonatua dago.

Informazioa zabaltzeko eta kontaktuak egiteko, helbide honetara idatz dezakezue. Interneteko leku hauetan ere aurkitu dezakezue informazioa: Sos Iruña-Veleia, I-V gezurra ala egia, Ama Ata

Euskalduntze berantiarra: Eztabaida Bilboko Kafe Antzokian

2016/11/01

Euskalduntze berantiarra: Eztabaida Bilboko Kafe Antzokian. JM Elexpuru.

Gauza ezaguna denez, ETBren dokumentalak hautsak harrotu ditu eta hainbat erreakzio eragin. Horietako bat, hemen iragartzen dugun hitzaldia, alde biak ordezkatuta izango dituena. Girotu nahi duenarentzat: