Posts Tagged ‘eliseo gil.idoia filloy’

Almagrok eta Gorrotxategik 8 urte faltsutze salaketak egin zituztela ikertu gabe

2016/06/23

Gorrotxategi 2008-6-24Almagrok liburuan (Sobre los orígenes de los vascos 2008) eta Gorrotxategik 2008-6-24an bere txostenean, duela 8 urte, bere faltsutze salaketak sarreratu zituen Arabako Foru Aldundian,  http://www.araba.eus/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf .

Bi urte lehenago 2006-6-15ean Gorrotxategi berak bermatu zuen Iruña Veleiako euskara zaharra mundu guztiaren aurrean Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Batzorde zientifikoaren sekretupean, faltsutze salaketa larriak ez ziren ikertuak izan eta 2008-11-19an ontzat eman ziren. Hiru hilabete beranduago 2009-1-18an argitaratu ziren ostraken irudiak eta batzordearen txostenak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Azken 8 urtetan 20 bat txosten zientifiko argitaratu dira Iruña Veleiako euskara defendatzen.

Faltsutze salaketa oso larriak ondorio ikaragarriekin Iruña Veleiako arkeologoentzat, 8 urte ikertu gabe. Lotsagarria.

Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeoloekin errukirik ez dago, justizia ez da ezagutu.

Advertisements

Altamira filma Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez, laster Iruña Veleia

2016/03/23

Altamira bison-cave-painting

Altamira filmaren trailerra aurkitu eta defendatu zituen Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez.

Laster Iruña Veleia.

Altamirako bisonteak iruzurtzat 23 urtetan (1879-1902). Marcelino Sanz de Sautuola hil zen errekonozimendurik gabe, iruzurgiletzat hartuta.

Iruña Veleia gorria 7 urte errukirik gabe, justizia ez da ezagutu.

Esaterako oso urrutira joan gabe Altamirako 15.000 urteko bisonte zoragarriak azaldu zirenean 1879an, garaiko aditu dogmatikoek berehala esan zuten iruzurra zela, “dotoreegiak, modernoegiak eta zoragarriegiak” zirelakoan eta orduko “dogma” jarraituz, nola izan zitezkeen benetakoak eta 15.000 urtekoak kristauen “Testamentu zaharraren” arabera, jaingoikoak sortu baldin bazituen Adan eta Eba duela bost mila urte Palestinan?

Gure “kultura” Greziatik eta Erromatik baldin bazetorren azken hiru mila urtetan?

Beraz zalantzarik gabe, “oso garbi” zegoen iruzurra zela. Arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat (23 urte) bizitza intelektual ia osoa igaro zuten esaten eta unibertsitatetan irakasten Altamirako bisonteak iruzurra zela. Hogei bat urte beranduago Frantzian beste harpeak (La Mouthe, Combarelles , Font-de-Gaume) grabatu eta margoekin azaldu zirenean eta Lascaux-eko 12.000 urteko zezenak, derrigorrez 1902an egiazkotzat onartuak izan ziren arte.

ekain_behorraEz ote da errepikatuko Euskal Herrian? Beldurra askea da eta bakarrik pentsatzeak dogmatiko batzuen frogatu gabeko teoriengatik, arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat galdu daitekeela zientziarako Euskal Herrian, benetako ikara ematen du.

Duela ehun urte jaiotako Oteitzak esan zuen artea perfektua jaio zela duela 30.000 urte Pirinio gorrian eta hizkuntza zergatik ez? Posible al da artea hizkuntzarik gabe? Zein hizkuntzetan margotu ziren Ekain, Altxerri, Santimamiñe, Isturitzeko… harpeak?