Bisontea 14 mila urte Aitzbitarte Orereta, Gipuzkoa. Elhuyar

paleolitoko-behe-erliebeak-topatu-dituzte-aitzbitaAitzbitarte 14 mila urte. Elhuyar.

Paleolitoko behe-erliebeak topatu dituzte Aitzbitarten
Iberiar penintsulan behe-erliebeak aurkitzen diren lehen aldia da.

Madeleine aldiko lau behe-erliebe aurkitu dituzte Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria): bi bisonte, zaldi bat, eta beste animalia bat, oraindik ez dakitena ziur zer den. Haiekin batera, beste 12 grabatu inguru ere aurkitu dituzte; eta gehienak ohiko irudiak badira ere, alegia, bisonteak eta zaldiak, badira bestelakoak ere: esku baten inpresio bat eta bi bulba. “Gure inguruan, beste bulba bat baino ez dugu topatu, Otsozelain, hain zuzen (Nafarroa Beherean)”, nabarmendu du Diego Garate Maidagan arkeologoak. “Dena den, berezienak behe-erliebeak dira, zalantzarik gabe”.