Posts Tagged ‘euskara’

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

2017/05/06

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 adibidez) hizki euskaldunak zola edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.


Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

Euskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria

2017/05/06

Euskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria.

Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremantzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herriak milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako.

Iruña-Veleiako epaileak zortzi 8 urteko instrukzioa amaitu du eta froga berriak eska daitezke

2017/05/04

13395_1Gaurko albistea 8 urte ondoren, bazen garaia:

BerriaGara

JM Elexpuru.

Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. Jm Elexpuru.

Azken 8 zortzi urteetan ez dute astirik izan hezurrak datatzeko eta indusketa kontrolatuak egiteko… Bi mila lagunek eskatu bezala, epaileak orain zabaldu du epea “froga osagarriak” eskatzeko.

Iruña-Veleia gorrian errukirik ez dago 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeoloekin, azken 8 zortzi urteetan justizia ez da ezagutu, hemendik aurrera ikusiko da.

Henrike Knorr hil zen duela 9 bederatzi urte

2017/04/29

Henrike KnorrHenrike Knorr zendu zen duela 9 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz“urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Iruña-Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta, tamalez azkeneraino. Agur eta ohore.”

Iruña-Veleia: auziaren aterabidea. Patxi Zabaleta abokatua Hernani 2017-3-3

2017/04/25

Hitzaldiaren bideoak sarean:
1/2.- Iruña-Veleia; auziaren aterabidea. Patxi Zabaleta abokatua Hernani 2017-3-3.

2/2.- Iruña-Veleia auziaren aterabidea. Patxi Zabaleta abokatua, Hernani 2017-3-3.

Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

2017/04/13

13370 Errukia PietaJesus eta Maria errukia edo pieta. Semea hilda amaren altzoan.
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 Errukia (Pieta)
13370 Iesus et Mirian (Sos)
13370 Jesus Maria

Errukia, Oteitza, S. Bizente Donostia (bi mila urte beranduago):Errukia Oteitza Donostia

Pieta Michelangelo (WIKI),Pieta Michelangelo

Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

Kalbarioak 1.700 urte Iruña-Veleian

2017/04/13

13376 Jesusen bizitza kalbarioaKalbarioak 1700 urte Iruña Veleian:
12108 Kalbarioa ?ip,
13343 Kalbarioa
13376 Jesusen bizitza kalbarioa.
13376 Jesusen bizitza kalbarioa.
13343 Kalbarioa
13343 kalbarioa
12108 Kalbarioa

Gurutzeak:

12108 Kalbarioa,      13130 (gurutzea), 13343 (gurutzea hezurrean),      13346 (gurutzea buruz behera?)13348 INRI,        13366 M,    13375 (staurograma),   13376 Jesusen bizitza (AFA),13376 kalbarioa,   15587 2006-8-30 (krismoia) , , 12108 Kalbarioa ?ip, 13343 Kalbarioa

15910 2006-6-22 neure / ama, ro / man / ilta cis / tiana = neure ama, Roman ilta cistiana,

Gurutzeak 1.700 urte Iruña-Veleian

2017/04/13

Gurutzea Iruña VeleiaGurutzeak 1700 urte Iruña Veleian

Iruña Veleiako gurutze batzuk paganoak, esbastika (Nieto 1950), estaurogramak, krismoiak, kristauak eta euskaldunak (dozena bat baino gehiago):

Esbastika Nieto 1950

4506 (krismoia), 10717 (krismoia), 11428 Vulcano Ceres Tulio11639 X, 12389   ,      12108 Kalbarioa,      13130 (gurutzea), 13343 (gurutzea hezurrean),       13346 (gurutzea buruz behera, zezen itifalikoa)13348 INRI,        13366 M,   13375 (staurograma),   13376 Jesusen bizitza (AFA).,13376 kalbarioa,   15587 2006-8-30 (krismoia) , , 12108 Kalbarioa ?ip, 13343 Kalbarioa

15910 2006-6-22 neure / ama, ro / man / ilta cis / tiana = neure ama, Roman ilta cistiana,

15916 2006-6-22 neure / ata

Krismoia 1995ean azaldu zen (Iturria: Veleia.com)

Jesusen bizitza 1.700 urte Iruña-Veleian

2017/04/12

13376 Iruña Veleia Jesusen bizitzaJesus bizitza, azken afaria, kalbarioak 1700 urte Iruña Veleian

Jesusen bizitza kontatzen du 13376 ostraka historikoak duela 1700 urte Iruña Veleian, jaiotza, azken afaria, kalbarioa… duela 1700 urteko aste santua, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoek esaten dute:
13376 Jesus jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.
13376 Jesus azken afaria Iruña Veleia 1700 urte.
13376 Jesus kalbarioa Iruña Veleia 1700 urte.
13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):
Jesusen jaiotzak Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
Jesusen jaiotza Iruña Veleian, Antonio Rodriguez Colmenero, Gasteiz 2012-11-24 (bideoa 35′ 30”)

13376 Jesusen bizitza

Jesus azken afaria 1.700 urte Iruña-Veleian

2017/04/12

13357Jesusen azken afariaren bi bertsio gutxienez daude Colmenero eta Luis Silgoren arabera Iruña Veleiako ostraketan:
1.- 13357 (Iesusen azken afaria eta Judas lepotik zintzilikatua)
13357 (Sos)
2.- 13376 Iesusen bizitza (AFA). Iesusen azken afaria 2. lerroan eskubiko eszena.
13376 (azken afaria)
13376 (Sos)
13357 (Iesusen azken afaria eta Judas lepotik zintzilikatua)
13376 Jesus azken afaria
13376 (azken afaria)
13376 Jesusen bizitza

Bideoak, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero:
13376 Jesus bizitza Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
13376 azken afaria (bideoa Colmenero 2012-11-24)
alua.mundua.com (bi mila urte beranduago)
alua.mundua.com