Posts Tagged ‘irurtzun’

Euskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria

2017/05/06

Euskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria.

Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremantzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herriak milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako.