Posts Tagged ‘juan jose larrea’

España Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

2014/09/25

euskalduntze berantiarraEspaña Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

Irailak 24, 20:30h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia

España Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

“Euskadin” duela bi mila urte ez zegoen euskararik, beraiek esaten dutelako “zientifikoki” demostratu omen dutela, eta kitto, eta propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina.

Santimamiñe, Ekain, Altamira, Lascaux… labarretako artea margotu zutenek azken 30.000 urtetan zer hizkuntza mintzatzen zuten inork ez omen daki… baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, beraiek esaten dutelako.

Euskal Herriko toponimia eta hidronimia nagusia Anboto, Aia, Txindoki, Larrunarri, Nerbioi, Deba, Ibero, Urumea, Oria… inork ez omen daki itzultzen, baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, baizik eta zelta, indoeuropeoa edo auskalo,  ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara.

Gainontzeko toponimia euskaldun guztia, inork ez daki nondik datorren, baina “zientifikoki” demostratu omen dute “berria” dela, duela 1500 urtekoa, beraiek esaten dutelako eta kitto.

Iruña Veleiako euskara zaharra azaldu zen duela zortzi urte, duela ia 6 urte 2008-11-19an batzuk (Gorrotxategi, Agustin Azkarate) faltsutzat salatu zuten, 20 txosten zientifiko daude epaitegian benetakoak direla defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen baina, beraientzat “Iruña Veleiako grafitoak faltsuak omen dira” eta kitto.

Gorrotxategi Iruña Veleiako euskara zaharraren salatariak, dio frogatuta dagoela duela bi mila urte euskara bazegoela Akitanian, Euskadin berriz, froga gutxiago daudela, baina esan daitekeela bazegoela ere, alegia, euskara bazegoela Euskal Herrian duela bi mila urte. Baina filman ez da garbi gelditzen.

Agustin Azkarate arkeologoak Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatu zuen 2008an, hogei urte lehenago, 1987an Aldaietan aurkitu zituen ehun bat pertsona ehortzita, batzuk armatuak, Baskoiak omen dira, inork ez daki zer mintzatzen zuten, baina hauek ekarri omen zuten euskara “Euskadira” Akitaniatik, beraiek esaten dutelako eta kitto.

Larreak, Bibat Gasteizko arkeologia museoan erakusketa bat azaltzen du, armak, tresnak, inork ez daki interpretatzen eta filman ez dago batere garbi Larreak zer adierazi nahi duen, zerbait esan nahiko du eta erakusketa ikusi beharko da.

Baskoiak Akitaniatik etorri omen ziren armatuak duela 1500 urte eta euskara ekarri omen zuten “Euskadira”, aurretik inork ez omen daki zer zegoen baina euskararik ez, zelta, indoeuropeoa, edo auskalo ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara eta kitto. Hauek ez dute ezer demostratu behar, propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina eta kitto.

Advertisements