Posts Tagged ‘julio Nuñez’

Iruña-Veleia 2016 VI. esku hartze kanpainako zuzendaria Jose Manuel Martinez Torrecilla. Arkeoikuska 2016.

2018/02/05

Iruña Veleia Arkeoikuska 2016 Macellumcontrol 4“Guztira 122 M2-ko azalera induskatu dugu kanpaina honetan (2016)…” (Irudia Arkeoikuska 2016).

2010-7-20an Julio Nuñezek bere hondeamakinarekin 8.000 M2 (zortzi mila M2)…

2016an Quark enpresak egin omen zituen indusketak Iruña-Veleian baina Arkeoikuska 2016an, ez da azaltzen enpresaren izenik.

Argitaratzeko moduko ezer ez dute aurkitu jakina.

Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria aldatu dute => Jose Manuel Martinez Torrecilla-gatik, ezer ez aurkitzeko, argitaratzeko behintzat.

Advertisements

Iruña Veleiatik kendu dute Julio Nuñez aldi baterako. Berria.

2016/08/04

Iruña Veleiatik kendu dute Julio Nuñez aldi baterako. Berria.

JM Elexpuru

Julio Nuñez erauzi omen dute Iruña Veleiako aztarnategitik. Ama Ata.

2016/08/02

Julio Nuñez 2010Julio Nuñez kargugabetu omen dute Iruña Veleiako aztarnategiko zuzendaritzatik. Ama Ata.

Julio Nuñez aspaldi (otsailean) kendu omen zuten Iruña Veleiako zuzendaritzatik. JM Elexpuru.

Bi txosten faltsutze salaketekin, hondeamakina aztarnategiko 8 mila M2 txikitzen, sei urte ia ezer argitaratu gabe (Veleian ara eta VR ELA), ia bi milioi € alperrik xahutuak… baina ez da arduradun bakarra.

Iruña Veleia NuÑez hondakinak
Julio Nuñezen ondarea aztarnategian milaka M3 hondakinak galbahetik pasatzeko.
Iruña Veleia NuÑez10 hondakinak gorriIruña Veleiako hondakinak, zenbat ostraka lurperatuak?
Ia 8 urte faltsutze salaketak, errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu.

Iruña Veleian adar jotzea Qark arkeologia indusketekin: 6 urte ia ezer argitaratu gabe eta orain indusketak Facebook-en egunero

2016/08/01

Qark Veleia 1Iruña Veleian indusketa berriak Qark arkeologiak. JM Elexpuru.

Julio Nuñezek azken 6 urtetan 8 mila M2ko indusketak egin ditu Iruña Veleian ia ezer argitaratu gabe (VELEIAN ara eta VR ELA…) Orain berriz 2016-7-18an Qark arkeologia enpresa hasi zen indusketak egiten eta egunero kronika argitaratzen du Facebook-en

Ez al dute ezer argitaratzeko azken 6 urtetako 8 mila M2ko indusketetan aurkitutako materialarekin? Ezin dituzte argazkiak argitaratu? Ia bi milioi € alperrik xahutuak?

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu… orain adar jotzea, gatza eta ozpina 8 urtetan itxi gabeko zaurietan.

 

SOS Iruña Veleia elkartearen prentsa-oharra. JM Elexpuru

2016/06/24

ElexpuruSos Iruña Veleia elkartearen prentsa-oharra. JM Elexpuru.

SOS Iruña Veleia elkarteak jarritako kereila artxibatu dute

2016/06/22

SOS Iruña Veleia elkarteak jarritako kereila artxibatu dute. Amaata.

SOS Iruña Veleiak eskatzen du Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak gelditzea

2016/05/25

13401_2Sos Iruña Veleiak eskatzen du Julio Nuñez kargutik kentzea. JM Elexpuru.

Prentsa-ohar hau bidali zuen atzo SOS Iruña-Veleiak:

SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak bertan behera uztea eskatzen du

Bere egunean iragarri genuen bezala, Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu zuen 2016ko apirilaren 5ean  Sos Iruña-Veleiak Julio Nuñez Marcen-en  aurka jarritako kereila, ustezko ondarearen aurkako kalteen delituagatik eta justizia oztopatzeagatik.  Aztarnategiaren egungo zuzendaria eta Euskal Unibertsitate Publikoko irakaslea da Nuñez jauna. Epailearen autoan txostena eskatzen zitzaion Arabako Foru Aldundiari, kereilan zehazten diren gertakizunei buruzko azalpenekin. Epaitegiak jakinarazi digunez, aldundiak bi hilabeteko epea eskatu zuen txosten hori burutzeko, eta oraindik ez omen da agiri hori iritsi.

Bestalde, EHUko Letren Fakultateko iturrietatik jakin dugu Julio Nuñez Marcen jauna irakaskuntzatik kendu egin zutela probisionalki kereila jarri baino lehenago, publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aurrekari hauekin, SOS Iruña-Veleiak pentsatzen du irakaskuntzarako gai ez den pertsona batek ezin duela aztarnategi arkeologiko bat zuzendu, eta horregatik  beste behin ere exigitzen dio Arabako Foru Aldundiari ken dezala kargutik Julio Núñez Marcén jauna, aztarnategiarentzat arriskutsua dela uste duelako. Era berean, beharrezkoa ikusten dugu hamar urterako sinatu zen Plan Zuzendaria delakoa bertan behera uztea, eta ondorioz aztarnategiko indusketa oro gelditzea, irekita  dagoen auzi judiziala itxi eta eztabaidan dauden materialak benetakoak ala faltsuak diren erabaki arte.

Gasteiz, 2006ko maiatzak 23.

SOS Iruña-Veleia

Iruña Veleia 7 urte Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Donostia 2016-5-2

2016/05/04


Veleia KMK Donostia 2016-5-2 2
Informazioa JM Elexpuru, Koenraad Van den Driesche, Ama Ata, bideoak:
Iruña Veleia 7 urte hitzaldian jende asko. JM Elexpuru
Kronika zabala. JM Elexpuru.
DV
Iruña Veleia 2010-2016 la nueva era de Nuñez destrucción y oscurantismo. Ama Ata

Bideoak:
1/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
2/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
3/3 Iruña Veleia 2010-2016 Nuñezen aroa txikizioa eta ilunpea. Juan Martin Elexpuru (Euskal filologian doktorea)
1/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)
2/2 Iruña Veleia 2010-2016 la era Nuñez destrucción y oscurantismo. Koenraad Van den Driesche (Doctor en Geoquímica)
 

Iruña Veleia zuzendariaren aurkako kereila. Argia.

2016/04/26

Iruña Veleia zuzendariaren aurkako kereila. Argia.

  • Julio Nuñez EHUko irakasle eta Iruña-Veleiako aztarnategiaren zuzendaria dena apirilaren 23an zen deklaratzekoa Gasteizko Auzitegian, 1. Aretoko epaileak ontzat harturik SOS Iruña-Veleia elkarteak aurkeztutako kereila, Juan Martin Elexpuruk bere blogean azaldu duenez. Juezak erabaki beharko du ea Nuñezek delitua egin zuen 2010eko udan hondeamakina sartuta aztarnategiko 6.000 metro koadro lur harrotzean.
2016ko apirilaren 26a

Indusketatik ateratako materialen faltsutasunaren eskandaluagatik kargutik kendua zutenez geroztik Eliseo Gil aurreko zuzendaria, SOS Iruña-Veleiak bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ditu, aztarnategiaren kudeatzaile baimenduek egiten dituzten jardueren paraleloan. Hain zuzen, maiatzaren 2tik 12ra bitartean II. Biltzar Nagusia antolatuko dute, “Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa” izenburupean. Maiatzaren 7an “Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa” eztabaidatuko dute mahai inguruan, tartean dela elkartearen abokatu Patxi Zabaleta.

Julio Nuñezen aurkako kereila. JM Elexpuru

2016/04/20

Julio Nuñezen aurkako kereila. JM Elexpuru.

Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendariaren aurkako kereila tramitera onartu du Epaitegiak. Ondarearen kontrako kalteak eta justizia oztopatzea egozten zaio

SOS Iruña-Veleia elkarteak kereila jarri zuen Julio Nuñez egungo zuzendariaren aurka, ondarea kaltetzea eta justizia oztopatzea egotzita, eta berriki jakin dugu Gasteizko 1. epaitegiak tramitera onartu duela eta deklaratzera deitu duela. Patxi Zabaleta da elkartearen abokatua.

Deiak. Berriak