Posts Tagged ‘kostra’

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

2017/05/06

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 adibidez) hizki euskaldunak zola edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.


Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

13368 IPCE txostena tranpa. Ama Ata

2014/02/10

13368 IPCE txostena tranpa. Ama Ata.

13368 ostrakan ere euskara zaharra zoldaren azpian, zergatik ez dute zolda datatzen?

13368 Sos Iruña Veleia

13368a 2005-5-4 denos / zure / naia

13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
13368

13368 b