Hiru urte Arabako Foru Aldundiak argitaratu zituela Iruña Veleiako txostenak eta mila irudi

Iruña Veleia txostenak eta mila irudi 3 urte, eskerrik asko.

3 urte Lorena Lopez Lacallek AFAko kultur diputatu ohiak argitaratu zituela Iruña Veleiako txostenak eta mila irudi, eskerrik asko. Ikusirik Julio Nuñez-ek indusketeko bi kanpaina osoak egin dituela Iruña Veleiako aztarnategian Eliseo Gilen ordez eta oraindik ez duela ezer argitaratu nahiz eta 8.000 M2 txikitu dituen bere hondeamakinarekin...

Azkenean Lorena Lopez Lacalle diputatu ohiari eta faltsutze salatariari, monumentu bat eraiki beharko diogu Iruña Veleiako informazioa eta irudiak zabaltzeagatik. Eaj eta Pp-ko diputatuekin oraingoz ez dugu ezer jakin eta.

Sos Iruña Veleia herri plataformak bere webgunea eta 16 txosten zientifiko argitaratu zituen AFAk duela hiru urte zabaldutako informazioarekin, eskerrik asko.

Ostrakabase Sos Iruña Veleia

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru.

12.- Les inscriptions de Veleia-Iruña. Hector Iglesias.

Iruña-Veleiako euskara zaharrak dirua behar du

Elexpuru

CD ederra argitaratu du Plataformak

Sos Iruña Veleia Plataformak CDa argitaratu du auziari buruzko informazioarekin: txostenak, kronikak, prentsa-artikuluak, audioak eta abar. Plataformak LAGUNTZA EKONOMIKOA behar du hitzaldiak eta era guztietako ekitaldiak antolatzen jarraitu ahal izateko.

Horretarako, kontu korrontea ireki du Euskadiko Kutxan:
3035 0012770121217042
Diru-ekarpenen bat egiten dutenei, cd-a bidaliko zaie etxera postaz. Horretarako aski da sosirunaveleia@gmail.com helbidera mezua idaztea izenarekin eta helbidearekin. Hemen ikus dezakezu cd-aren karatula eta zenbait informazio.

Archaeology itxura zikintzen inolako frogarik gabe

Mike Elkinen artikuluaren propaganda, honek ez du irakurtzen Elexpuru, Hector Iglesias, Rodriguez Colmenero, Koenraad Van den Driessche, Baxarias,  13+ txosten zientifiko… berdin zaio ostrakak Daniel Vallo bezelako lekukoekin atera izana lurpetik, buztin bigunean idatzitako grafitiak labean sartu aurretik, hezur freskoan (hil berritan) idatzitakoak eta data daitezkeenak  K 14z, kostra pean idatzitakoak, margo azpian… 100 ostraka salatariari ematea ehun mila euro Iruña-Veleiako plan berria egin dezan. Fiskalek eta epaileak ebaztea “frogarik ez dagoela”. Berdin 4 M2ko zundaketak zabal daitezkeela Perring-ek aholkatzen zuen bezala ostraka gehiago ateratzeko mundu guztiaren aurrean. Batzuk beldurra diete frogei eta inolako frogarik gabe idazten dute. Sos-Iruña-Veleia.

http://www.archaeology.org/

Archeology

Sos-Iruña-Veleia Durangoko 44. azokan

Egunero sinadurak biltzen azokaren sarreran euskara zaharra defendatuz, analisiak eta indusketa kontrolatuak egin ditzaten. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoakElexpururen liburu berria saltzen, 13+ txosten zientifikoen propaganda egiten. Sos-Iruña-Veleiak 1.300 sinadura.

http://ostraka.mundua.com/files/2009/12/sosirunaveleia1.jpgSos Iruña-Veleia

Durangoko 44. azoka