Posts Tagged ‘urte’

Henrike Knorr hil zen duela 10 urte eta Iruña-Veleiako euskararen aurkako ehizaldia zabaldu zuten

2018/04/28

Henrike KnorrHenrike Knorr zendu zen duela 10 urte (2008-4-30), bazekiten goi mailan inork ez zuela Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuko eta ehizaldia zabaldu zuten 1.700 urteko euskararen aurka Almagrok eta konpainiak… bi hilabete baino lehenago faltsutze salaketak erregistratu zituzten… 10 urte ostean oraindik ez dute ehizaldia bukatu ezta amaituko ere.

Henrike Knorr zendu zen duela 10 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz“urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Iruña-Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta, tamalez azkeneraino. Agur eta ohore.”

Advertisements

Urte hitzak 2018 urte Iruña-Veleian

2018/01/06

16365 URTE Iruña VeleiaURTE hitzak 2018 urte

URTE” izen zaharra da 2018 urte baino gehiago, Iruña Veleian duela 1.700 urte hainbat ostraketan azaltzen da,

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

15925 NIIV XII VR / NIIVRII AM

16365a NIIV LAIKI / (ηλLOς) NA, / XI VRTII TV, / VIILIIIAN / GORI BISI TA / ES TA

Navarrorum erakusketa: Euskara 2 bi mila urteko historia Nafarroan

2017/09/25

Euskara Nafarroa la-lengua-deja-huella-914
Erakusketa: Euskara 2 bi mila urteko historia Nafarroan.

Lerga hilarria (150. urtea):
VMMESAHAR
ABISUNHARRI

Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea

Euskara izena la-lengua-tiene-nombre-915

NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA
21 Iraila – 31 Abendua
Erakusketaren Ordutegia:
10-14h / 17-20h Egunero

NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Ozeano oso baten zipriztinak. Berria.
Nafarroan euskara bi mila urtez erabili dela dokumentatzen duten idazkiak bildu dituzte ‘Navarrorum’ erakusketan, Nafarroako Artxibo Nagusian. Inprenta asmatu aurreko eta ondoko erdarazko dokumentuetan ere ikus liteke euskara gehiengoaren hizkuntza zela.

Navarrorum. Naiz

URTE hitzak 2017 urte Iruña Veleian

2016/12/30

16365 URTE Iruña VeleiaURTE hitzak 2016 urte

URTE” izen zaharra da 2016 urte baino gehiago, Iruña Veleian duela 1.700 urte hainbat ostraketan azaltzen da,

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

15925 NIIV XII VR / NIIVRII AM

16365a NIIV LAIKI / (ηλLOς) NA, / XI VRTII TV, / VIILIIIAN / GORI BISI TA / ES TA

 

Eguberria 1700 urte Iruña Veleian

2016/12/22

13353 Jesus jaiotza Iruña VeleiaEguberria duela 1.700 urte Iruña Veleian:

Izarrak,

Jesusen jaiotzak,

Jesus, Maria, Jose,

Urte” hitzak 2016 urte.

Olentzero arraina harrapa eta Iruña Veleia,

Mari Domingi…

S. Tomas txerria.

URTE hitzak 2016 urte Iruña Veleian

2015/12/29

16365 URTE Iruña VeleiaURTE hitzak 2015 urte

URTE” izen zaharra da 2015 urte baino gehiago, Iruña Veleian duela 1.700 urte hainbat ostraketan azaltzen da,

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

15925 NIIV XII VR / NIIVRII AM

16365a NIIV LAIKI / (ηλLOς) NA, / XI VRTII TV, / VIILIIIAN / GORI BISI TA / ES TA

URTE hitzak 2015 urte

2014/12/28

163

Urte hitzak 2014 urte

Urte” izen zaharra da 2014 urte baino gehiago, Iruña Veleian duela 1.700 urte hainbat ostraketan azaltzen da,

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

15925 NIIV XII VR / NIIVRII AM

16365a NIIV LAIKI / (ηλLOς) NA, / XI VRTII TV, / VIILIIIAN / GORI BISI TA / ES TA

A19 sei 6 urte justizia ezean errukia

2014/11/19

Eliseo Gil 6 urteA19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

Iruña Veleia: El Golpe científico del 19N de 2008. Koenraad Van den Driessche

A19, azaroak 19, sei 6 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia 6 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 6 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen duela 6 urte 2008-11-19an?

A19 duela 6 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 6 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta Miscart. Duela 6 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 6 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 6 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… hau da Iruña Veleiako azken 6 urteko injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia. (jarraitzen du)

Txillardegi hil zen duela 2 urte Iruña Veleiako euskara defendatzen

2014/01/14

Txillardegi 2010Duela bi urte 2012-1-14an hil zen Txillardegi Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen, Sos Iruña Veleia Manifestua sinatu zuen (1742 sinadura) eta Juan Martin Elexpururi gutunak idatzi zizkion adierazten aztarnategiko euskara benetakoa dela. (Gutunak)

Txillardegi (Irutxuloko hitza 2014-1-14)

Txillardegi GARA 2014-1-14

Txillardegi eta loromokoak. Fito Rodriguez

Txillardegi bloga

Txillardegi azken hitzaldia Donostian 2011-2-12 (bideoa)

Txillardegi omenaldia 2011-2-12 (bideoa).

Txillardegi Berrian

Txillardegi 2012-1-14 ostraka berria azaldu zen Iruña Veleiako euskara zaharrean:
Txillardegi ostraka

Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen 1742. pertsona:

1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea 2012-1-14. Eskerrik asko.

Tasio GARA Iruña Veleia 5 urte

2013/11/19

Tasio GARA Iruña Veleia 5 urte.
Tasio GARA 2013-11-19