Aralar 2009-3-6

ARALARREN JARRERA IRUÑA-VELEIAKO AURKIKUNTZEI BURUZ

ARALAR ez da erakunde zientifikoa, eta ez du iritzirik eman ohi eztabaida zientifikoen gainean, baina ezin du hitz egin geratu ondare publikoarentzat ondorio larriak dituen testuinguru politikoaren gainean, Iruña-Veleiako aurkikuntza arkeologikoekin gertatzen den bezala.

Sarrera.

Joan den azaroaren 19an, Iruña-Veleiako aurkikuntzak benetakoak ziren ala ez epaitzeko izendatu zen “Adituen Batzordeko” ordezkaritza bat agertu zen Arabako Batzar Nagusietako Euskara, Kultura eta Kirol batzordearen aurrean eta laburpen bat eskaini zigun, ahoz, batzorde horretako kideoi, proiekzio batzuen laguntzaz, eta Iruña-Veleiako “ezohiko grafito” delakoak faltsuak zirela izan zen bere epaia.

 Azalpena amaitu zenean, batzarkideok galdera batzuk egin genituen, baina oso mugatuta geunden, ez baitziguten inolako agiririk banatu ez saioa hasi aurretik eta ez iraun zuen bitartean.

Oihartzun mediatiko handia izan zuen orduko hark.

Bi hilabete geroago, urtarrilaren 14an, azaroaren 20ra arte Iruña-Veleia industu duen LURMEN S.L.ko ordezkaritza bat agertu zen batzorde beraren aurrean, eta formatu berdinaz (ahoz, proiekzioekin), Adituen Batzordeak emandakoen aurkako argudioak eskaini zituzten.

 Batzarkideok berriz ere paper berdintsua jokatu genuen, penagarri samarra, egia esan; eskuetan inolako agiririk gabe egin behar izan genituen gure galderak; ez adituen batzordeak eta ez LURMENek eman zigun ezer.

 Hurrengo egunean, Batzar Nagusietako talde guztien, komubikabideen zein publiko zabalaren (Internet) esku ipini zen ehunka orriko materiala. Bertan zeuden Adituen Batzordeko txostenak, LURMENen kontratxostena, eta Lurmenen beste agiri zahar batzuk, eta berri bat ere bai (Cerdan jaunaren abenduaren 18koa)

 Dosierraren tamainagatik, batetik, eta hauteskunde bezperan egoteagatik, bestetik, ez genuen astirik izan materiala behar bezala aztertzeko.

 Bitartean, beste bi agerpen egon ziren lehen aipaturiko Batzordearen aurrean, bata Arkeologia Museoko teknikari-arduradunarena, Baldeon Anderearena, eta bestea Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuarena, Lorena Lopez de Lacalle anderearena. Azkenengo agerpen honetan, orain sakonago azalduko ditugun zenbait puntu aurreratu genituen:

 Adituen Batzordearen txostenez

 1. Adituen Batzordeko txostenak, nahiz eta begiratu batera erabakiorrak eman, osotasunean hartzen badira, eta manipulazioa edo faltsifikazioari dagokionean, hainbat puntu ahul dituzte; baieztapen lapidarioak egiten dira, egiak ez direnak batzuk eta diskutigarriak beste batzuk, epaiaren sinesgarritasuna oso kolokan jartzen dutenak.

 2. Zenbait txostenen hizkuntza eta estiloa oso urrun dago zientzia mailan erabili ohi denetik, subjektibismoz eta norberaren buruari egindako erreferentziaz kutsatuta baitaude, eta diziplinetako adituen arteko kontu-garbitze usaina ere badute.

 3. Txostenik sendoena, nahiz eta batzuetan kriptikoa eta kontraesankorra izan, Madariaga irakaslearen “Analisi Kimikoena” da. Honek konpon zezakeen arazoa, zeren eta analitikak ebatsi izan balitu grafitoak faltsuak zirela (edo batzuk bederen), ez lirateke erabakigarriak izango beste diziplinetako akatsak eta gabeziak; eta alderantziz, analitikak demostratu izan balu grafitoak benetakoak direla, filologoak, epigrafistak eta historialariak izango ziren beren faltsutasun ondorioak berrikusi beharko zituztenak, eta ez alderantziz, aditu batek bere txostenean esaten duen bezala.

 4. Baina kontua da Madariagaren txostena ez dela erabakigarria, ondorio bezala esaten baitu ostraka batzuetan grafoen ildoetako patinak ez duela jarraikortasunik, baina beste batzuetan bai. Esaten du ildoetako kristalizazioek aditzera eman dezaketela denbora luzez egon direla lurpean, edo eta bestela zahartze prozesu azkar bat izan dutela (faltsifikazioa). Azkenik, ez du esaten zenbat pieza aztertu dituen eta zenbatek dituzten ildo zaharrak eta zenbatek ildo berriak; eta honi gehitzen badiogu aztertutako piezak, itxura guztien arabera, ez zirela dozenatik gora izan, eta kontuan izanda ehunka daudela, esan dezakegu txosten honetatik ezin dela ondorioztatu material guztia manipulatua dagoela (faltsifikatua), eta, beraz, gaia zabalik geratzen dela.

 5. Deigarria da txosten multzo honen formatua; izan ere banaka aurkezten dira, bakoitza bere ondorioekin, eta ez dago denak bateratzen dituen azken-txosten definitiborik, bere faltsutasun epaiarekin. Hau da, diziplinen arteko azken TXOSTENA falta da, gauzak partekatu ondoren, balorazio batzuk indartu eta beste batzuk leunduko dituena. Benetako TXOSTEN bat hainbeste adar eta diziplina bateratzen dituen gai hain korapilatsu baterako.

 6. Hala ere, ezin da ahaztu Madariaga irakasleak esaten duela froga analitiko kimikoak egindako pieza batzuk faltsuak direla, nahiz eta ez duen esaten zenbat eta zeintzuk diren faltsuak.

 LURMENen txostenez (Filloy/Gil eta Cerdan kontratxostenak)

 1. Filloy/Gil kontratxostena Adituen Batzordearen kritika eta deskalifikazioen aurrean egindako defentsa aldarri bat da, eta batzordearen zenbait akats eta faltsukeria frogatzen ditu.

 2. Filloy/Gilen kontratsotenak ez du ukatzen edo eztabaidatzen momentu batean ere Adituen Batzordeak erabakitako faltsutasuna.

 3. Filloy/Gil kontratxostenak ez du argitzen inondik ere zer gerta zitekeen piezak atera, txukundu, eta garbituta eta sailkatuta Arkeologia Museoan entregatu zituzten bitarteko epean.

 4. Filloy-Gil kontratxostenak ez du inolako autokritikarik egiten Adituen Batzordeak seinalatzen dituen gai garrantzitsuei buruz (protokolo arkeologikoak). Filoy/Gil kontratxostenaren arabera, lan arkeologikoa akatsik gabea izan da.

 5. Filloy/Gil kontratxostenak ez du ezer argitzen analitika kimikoaz edo fisikoaz. Cerdanen abenduaren 16ko agiri batek betetzen du kontratxosten eginkizuna gai honetan, baina kritika arin eta adarretakoak egitera mugatzen da Madariagaren txostenari, baina ez da ezeztatzen saiatzen, eta Adituen Batzordeko zenbait txosten kritikatzen luzatzen da, oso zientifikoa ez den estiloarekin, autosufizientzia eta pedanteria dezenterekin; honetan antz handia du lehen aipaturiko adituen batzordeko txostenen batekin (2. puntua)

 6. Cerdanen “kontratxosten” honek ez du argitzen agiri-gerra honen gai sinestezinetariko bat, hau da, badirudi “urtu” egin dela patinaren jarraikortasuna frogatzen duen txosten analitikoa; kationeen tasa metodoa, berak proposatutako eta Madariagak errefusatzen ez duena, baina baloratzen ezinezkoa dena, ez dagoelako “trazagarritasun dokumentalik”.

 7. Hala ere, onartu beharra dago Filloy/Gil kontratxostenek orekatu egin dutela eztabaida berriro, alde askotatik begiratuta argiagoak eta sendoagoak direlako argudioak eta kolokan jarri dituztelako Adituen Batzordeko baieztapen lapidarioak; aldi berean, garbi erakusten dute LURMENen lan egiteko modua ez zela desastre bat izan, batzordearen txostenak modu akritikoan irakurri ezkero ondorioztatu litekeen bezala

 Laburpena

1. Adituen Batzordeko txostenak, orokorrean hartuta, ez dira ez konbentzigarriak eta ez nahikoa bere helbururako, eta huts egiteak ere badituzte, baina batez ere ez dute argitzen balizko faltsifikazioaren maila; hau da, ea material GUZTIA den faltsua/manipulatua (ehunka ostraka eta grafito), edo parte bat bakarrik, eta hala balitz, zer parte; eta ondorioz, zer egin behar den material horrekin: bota edo gorde (zaintzape zorrotzean) gerora berriz aztertzeko. Ez da honetaz ezer esaten. Eta inportantea da puntu hau, Arabako ondare historikoari eta arkeologikoari zer nolako kaltea egiten zaion jakiteko, honek ematen baitio gaiari dimentsio politikoa.

 Ondorioz, ARALARREK EZIN DITU ONTZAT EMAN ADITUEN BATZORDEAREN TXOSTENAK EZ NAHIKOTZAT ETA EZ ERABAKIGARRITZAt JO. HONEK EZ DU ESAN NAHI MANIPULAZIO/FALTSUTZE MAILAREN BAT EGON LITEKEELA UKATZEN DUGUNIK

 2. Flloy/Gil eta Cerdan kontratxostenak ez dira nahikoa inondik ere materialak manipulatuta/faltsututa ez daudela frogatzeko, edozein mailatan, denak, batzuk, banakaren bat.

 3. Alde bateko txostenak badaezpadakoak izateak ez ditu bestekoak automatikoki on bihurtzen, eta alderantziz.

ARALARREN USTEZ, TXOSTEN-KAKANAHASTE BATEN AURREAN GAUDE BI PARTEEN ALDETIK, ZORITXARREZ.

 Balorazio politikoa

Esandakotik ez da ondorioztatu behar ARALARek kritikatu egiten duela Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren 499/200 Foru Ebazpena, edo desmarkatu egiten dela bertatik; Aralarrek, Foru Gobernukide gisa, bere egiten baitu, baina uste dugu gerora begira zuhurtasunez jokatu behar dela eta gainditu egin behar direla Adituen Batzordearen gabeziak eta bidea ireki behar dela berriro ere Iruña-Veleiako aztarnategia abian jarri dadin.

 Gasteizen 2009ko martxoaren 6an.

  

POSICION DE ARALAR SOBRE LOS ACTIVOS ARQUEOLÓGICOS DE

IRUÑA-VELEIA

 

 

 

 

ARALAR no es un organismo cientifico ni se pronuncia sobre debates cientificos, pero sí sobre su entorno político que puede rodear aquellos sobre todo si se derivan consecuencias importantes para el patrimonio público, como es el caso de los activos arqueológicos, en este caso de Iruña-Veleia.

Es por ello que esta rueda de prensa necesita de una contextualización previa.

 

Introducción

 

El pasado 19 de noviembre, una representación de la “Comision de Expertos” encargada de valorar la autenticidad de los descubrimientos de iruña veleia comparecio ante la comisin de Euskera, Cultura y Deporte de estas JJGG de alava y nos ofreció a los miembros de dicha comision un resumen oral, con acompañamiento de algunas proyecciones de sus informes sobre el asunto en cuestion, disctaminando que los llamados “grafitos extraordinarios” de Iruña-Veleia eran falsos.

Terminada la exposición los junteros hicimos las preguntas que pudimos articular teniendo en cuenta que no se nos proporcionó ninguna documentación al respecto, ni antes ni durante la sesión de la comisión.

Todo ello tuvo una gran repercusión mediatica.

Casi dos meses después, el 14 de enero, una representación de LURMEN S.L., concesionaria de de la excavación arqueologica de >Iruña-Veleia hasta el 20 de noviembre, compareció igualmente ante la misma comisión y con el mismo formato (oral y con proyección) dando argumentos en contra de los aducidos por la Comisión de Expertos y poco más.

Por parte de los junteros repetimos el papel, un tanto penoso, de tener que articular nuestras preguntas sin contar con material documental alguno; ni el de la comisión de expertos ni el de LURMEN.

Al dia siguiente se puso a disposición de los grupos junteros, al mismo tiermpo que a los medios de comunicación y del público en general (Internet) una voluminosa documentación de varios centenares de paginas que incluian los informes de la Comision de Expertos, un contrainforme de LURMEN y otros documentos de Lurmen antiguos y uno reciente (18 de diciembre del Sr. Cerdán.

El tamaño del dossier y la situación preelctoral nos impidió realizar el análisis y valoración de este material con la celeridad que habriamos deseado.

Mientras realizabamos tal trabajo hubo otras dos coparecencias ante la citada Comision por parte de la técnico-tesponsable del Museo Arqueológico, Sr. Baldeon, y de la diputada de la cartera de Euskera, Cultura y Deportes, Sr. Lopez de Lacalle. En la comparecencia de ésta última adelantamos una breve referencia sobre los informes de la comisión de Expertos y de los de LURMEN que hoy vamos a desarrollar en profundidad.

 

Sobre los informes de la Comision de Expertos

 

  1. Los informes de la comision de Expertos aunque en una primera lectura paracen resolutivos, en su conjunto, respecto a la manipulación / falsificación de los descubrimientos, presentan varios flancos débiles en afirmaciones lapidarias que en algunos casos resultan erróneas y discutibles en otras, lo que daña su credibilidad final.

  2. El lenguaje y estilo de algunos de los informes distan mucho del que es de uso comun a nivel cientifico, estando contaminados de subjetivismos y autoreferencias y de un cierto aroma de ajustes de cuentas entre especialistas de algunas disciplinas.

  3. El informe más sólido, aunque a veces criptico y contradictorio es el de “Analisis Quimicos” del profesor madariaga, lo cual podria haber salvado la cuestión, pues si en última instancia la analítica hubiera determinado que los grafitos eran falsos (o parte de ellos falsos) no resultaria invalidantelas insuficiencias y errores de los informes de las otras disciplinas; y al revés,si la analitica hubiese determinado que los grafitos eran autenticos tendrian que haber sido los lingüistas, epigrafistas, historiadores quienes tendrian que revisar sus conclusiones de falsedad y no al revés, como desafortunadamente afirma uno de los expertos en su informe.

  4. Sin embargo, resulta que el informe del prof Madariaga no es concluyente afirmando que parte de las óstrokas presentan discontinuidad de pátina en los surcos de los grafos pero en otra parte no. Afirma que las cristalizaciones de los surcos parecen indicar su enterramiento prolongado pero habla de que tambien puede deberse a un proceso de envejecimiento acelerado (falsificación). Finalmente no da información cuantitativa sobre el nº de piezas analizadas y cuantas resultan con surcos arcaicos y cuantas con surcos recientes; lo que unido al hecho de que al parecer, las muestras analizadas no fueron más de una docena de entre los centenares existentes, hace que el tema no sea concluyente para afirmar que todo el material está manipulado (falsificado) y deja la cuestion abierta

  5. llama la atención el formato de este conjunto de informes pues éstos se presentan independientes con sus propias afirmaciones-conclusiones de falsedad, sin que exista un informe final integrador del común denominador de todos ellos. Es decir falta un autentico informe final interdisciplinario que cruce una valoraciones con otras para reforzarlas o moderarlas según sea el caso. Falta un autentico INFORME de un tema tan complejo y con tantas facetas y disciplinas concurrentes.

  6. Sin embargo, y a pesar de todo, no puede obviarse que el informe del prof. Madariaga afirma con pruebas de analítica química que al menos algunos de los grafitos son falsos aunque sin señalar cuantos ni cuales.

 

Sobre los informes de LURMEN (contrainformes de Filloy/Gil y de Cerdan

 

  1. El contrainforme de Filloy/Gil es ante todo un alegato defensivo respecto a las críticas y descalificaciones de los informes de la Comision de Expertos demostrando algunos errores e incluso falsedades puntuales de los últimos.

  2. El contrainforme de Filloy/Gil no rebate ni niega en ningun momento la manipulación/falsificación que la Comisión de expertos dictamina

  3. el contrainforme de Filloy/gil no aclara en absoluto que pudo ocurrir entre la extracción de las piezas, su acondicionamiento y su entrega limpias y clasificadas al Museo arqueológico, periodo que al parecer fue de varios meses y durante el cual pudo quebrase la cadena de custodia.

  4. El contrainforme de Filloy/Gil no presenta el mínimo contenido autocrítico en algunos extremos importantes(protocolos arqueológicos) que la Comsión de Expertos” señala. Según este contrainforme Filloy/Gil el trabajo arqueológico seria intachable.

  5. El contrainforme de Filloy/Gil no aclara nada sobre la analitica Química o Física. Un documento del Sr. Cerdán de 16 de Diciembre cumple el papel de contrainforme sobre esta materia, pero se limita a hacer algunas críticas lígeras o tangenciales al informe del pr. Madariaga, sin intentar desautorizarlo en su fondo se enreda sin embrago en críticas y desautorizaciones a los informes de otras disciplinas de la Comisión de Expertos con un estilo poco cientifico, lleno de autosuficiencia e incluso pedantería, que recuerda al de alguno de los informes de la comisión de expertos comentados anteriormente (punto 2)

  6. Este “contrainforme” del Sr. Cerdán no aclara nada sobre uno de los asuntos más increíbles de toda esta guerra documental que es la “volatilización” del informe analítico que según él demuestra la continuidad de pátina por el método de la tasa de cationes propuesta por él mismo y no rechazada por el Pr. Madariaga, pero que resulta imposible de valorar al no existir “trazabilidad documental”.

  7. Sin embargo, y a pesar de todo, hay que admitir que los contrainformes de Filloy/Gil y Cerdán requilibran el debate pues son en muchos aspectos claros y sólidos, haciendo tambalearse algunas afirmaciones lapidarias de los informes de la Comisión de Expertos, al tiempo que demuestran que la practica del trabajo de LURMEN no era un desastre como podría deducirse de una lectura acrítica de los informes de la citada comisión.

 

Resumen

 

  1. El conjunto de los informes de la Comisión de expertos resulta insatifactorio e insuficiente para el fin propuest y, en algunos extremos, incluso erroneo, pero sobre todo no aclara el nivel de la posible falsificación; es decir, si TODO el material (cientos de ostrazas y grafitos) esta manipulado/falsificado o solo en parte, o qué parte y en consecuencia que hay que hacer con dicho material, desecharlo, conservarlo (bajo custodia efectiva) para una futura revisión. Nada se dice sobre todo esto, fundamentalmente para conocer el nivel del daño al patrimonio historico-arqueologico alavés que es lo que dá una dimension política al problema.

En consecuencia, ARALAR NO PUEDE ASUMIR LOS INFORMES DE LA COMISION DE EXPERTOS COMO SUFICIENTES NI RESOLUTIVOS, LO CUAL NO QUIERE DECIR QUE NEGUEMOS LA EXISTENCIA DE ALGUN NIVEL DE MANIPULACION/FALSIFICACIÓN

  1. Los contrainformes Filloy/Gil y Cerdan no son suficientes en absoluto para garantizar que los materiales no han sido manipulados/falsificados en cualquiera de los grados posibles, generalizado, parcial, marginal.

En consecuencia, ARALAR NO PUEDE AMPARAR LOS CITADOS CONTRAINFORMES DE LURMEN COMO DEMOSTRACION DE SU BUEN HACER EN SU OBLIGACIÓN DE VELAR POR LA INTEGRIDAD DEL MATERIAL ARQUEOLOGICO EXTRAIDO.

  1. Que los informes de una de las partes sean deficientes no hace que los de la parte contraria sean automáticamente satisfactorios ni viceversa.

ARALAR ESTIMA QUE LAMENTABLEMENTE ESTAMOS ANTE UN BARULLO DE INFORMES INSUFICIENTES POR AMBAS PARTES.

 

Valoración política

 

De todo lo anterior no se deriva por parte de ARALAR crítica o desmarque respecto de la actuación del Dpto. de Euskera, Cultura y Deporte al adoptar la Orden Foral 499/200 de Noviembre, que ARALAR como socio del Gobierno Foral hace suya, pero creemos que mirando hacia el futuro se impone la prudencia y la necesidad de superar las deficiencias de la Comisión de expertos y avanzar hacia la pronta puesta en explotación de nuevo del yacimiento de Iruña-veleia

 

 

Erantzun bat to “Aralar 2009-3-6”

  1. Ostraka euskalduna » Blog Archive » Aralar Arabako Biltzar Nagusian 2009-3-6an Says:

    […] http://ostraka.mundua.com/aralar-2009-3-6/ zabaldubildudel.icio.us […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: