Posts Tagged ‘escribano’

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

2017/05/06

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 adibidez) hizki euskaldunak zola edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.

Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

A19 Iruña Veleia, 2008ko azaroak 19, zortzi 8 urteko bidegabekeria, justizia ezean errukia

2016/11/18

Zortzi 8 urte lotsagarrien ostean, Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat justizia ezean errukia. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat.

A19 Iruña Veleia zazpi 7 urte.
A19 Iruña Veleia sei 6 urte.
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

A19, azaroak 19, zortzi 8 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia (Eliseo Gil) 8 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 8 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen Iruña Veleian duela 8 urte 2008-11-19an?

A19 duela 8 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 8 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta MISCART (gezurrezko Descartes). Duela 8 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 8 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 8 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… Hau da Iruña Veleiako azken 8 urtetako injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoentzat. (jarraitzen du)

Urtebeteko aulki zigorra gehiago Eliseo Gil, Escribano eta Ruben Cerdan-i

2016/06/09

EtxeaPrentsa oharra. JM Elexpuru.

Eliseo Gil beste urtebete torturapean?

Arabako fiskaltzak instrukzio fasea beste urtebete luzatzea eskatu du Iruña-Veleiako zuzendari ohi Eliseo Gilen aurkako auzian. Gogoan izan zazpi urte baino gehiago igaro direla Arabako Foru Aldundiak kereila jarri zionetik ondarearen aukako ustezko  kalteak leporatuz, eta sei hilabete baino gehiago Ertzaintzak bere polizia-txostena entregatu zuenetik, eta honetan ez zela inolako erruduntasun zantzurik agertzen zuzendari-ohiaren aurka.

Ez dezagun ahaztu Euskal Herrian instrukzio fasean denbora gehien daraman auzia dela, eta Epaiketa Lege berriak bost urte baino gehiago irekita daramaten auziak artxibatzea edo epaiketara eramatea agintzen duela, 2016ko ekainaren 6ko datarekin. Iruditzen zaigu zentzurik gabeko krudelkeria baten aurrean gaudela eta  historia honetako ezusteko protagonistari ezarri zaion   “aulki-zigorra” luzatzeak ez duela inolako justifikaziorik, urteetan pilatutako sufrikarioari sufrikario gehiago gehitzen diolako, eta hau guztia ezohiko aurkikuntza arkeologiko batzuk egitearen delitu ikaragarriarengatik.

Esandakoagatik, Gasteizko 1. Epaitegiari eskatzen diogu ez aintzat hartzeko fiskaltzak egindako eskaria eta Eliseo Gilen aurkako auzia behin-betiko artxibatzeko.

Gasteiz, 2016ko ekainak 8

Lurmen, SOS Iruña-Veleia, Martin Ttipia

Urtebeteko aulki zigorra gehiago Eliseo Gil, Escribano eta Ruben Cerdan-i (7+1=8)