Ahozko epaiketa zabalduko omen da Iruña-Veleian 9 bederatzi urte ondoren

Iruña Veleia 2017-12-14Koenraad Van den Driessche adituak erantzun bat argitaratu zuen atzo Ama Ata webgunean non adierazten duen Arabako Auzitegiak partzialki onartu dituela Iruña-Veleiako defentsak (Eliseo Gil, Oskar Eskribano eta Rubén Cerdán) planteatu zituen eskaerak eta ondorioz, normalean esan nahi duela ahozko epaiketa zabalduko dela bederatzi urte ondoren. Ikusiko da. (Irudia JM Elexpuru bloga)

JM Elexpuru.

Argia.  Berria, Gara, Noticias, Correo. Euskeraren Jatorria

Euskararen eguna 2017 abenduak 3

Hizkuntza gorria= euskara = euskaldun, abenduak 3 hiru euskara zahar eta berriaren eguna, ez dago gorri berririk zaharrik gabe, alegia, Iruña Veleiako euskararik gabe, salaketetatik defendatzen dugunon (gorri) guztion eguna, 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo (Eliseo Gil eta Idoia Filloy) gorrien eguna.

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak liburu polit bat idatzi eta sarean jarri zuen: Iruña Veleiako euskarazko grafitoak.

9 urte ostean hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu:
Ama Ata (Sos Iruña Veleia)
Sos Iruña-Veleia
Ostrakabase Iruña-Veleia
Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen duten 20 txosten zientifikoen apologia egiten, analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen azken 7 urtetan bezala.
2.132 sinadura Sos Iruña Veleia.
www.veleia.com
alava.net/publicar/Veleia/
goiena.net/blogak/elexpuru/
Ikerketak.com Hector Iglesias
Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009) Hector Iglesias
www.sos-irunaveleia.org/
Euskararen jatorria
angul0scuro.blogspot.com/
Maju : forwhattheywereweare.blogspot.com/
iruina.blogspot.com/
irunadeoca.eu/trespuentes/demandan-a-la-diputada-para-que-analice-las-piezas-de-iruna-veleia/
euskararenjatorria.net/
berriketan.info/groups/iruna-veleia/
www.delicious.com/tag/recent/veleia
twitter.com/#!/search/realtime/veleia
ostraka.eus/
Ama ata
Iruña-Veleia Gontzal Fontaneda

Iruña-Veleia gaia duten bideo kanalak:
vimeo.com/user3606675
youtube.com/user/kvddries2009
Iruña Veleia txikitzen 2010-7-20
youtube.com/user/inigouribe/videos
youtube.com/user/iruinaoka (70 bideo)
Youtube/iputztarr
Euskararen jatorria 
Euskararen jatorria 2

A19 azaroak 19, bederatzi 9 urte lotsagarri komunikatua Sos Iruña-Veleia

13343 Kalbarioa hezurra Iruña VeleiaA19 azaroak 19 bederatzi 9 urte lotsagarri. JM Elexpuru.

Igande honetan, azaroak 19, betetzen dira bederatzi urte. Hona hemen SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra. PRENTSA-OHARRA

Azaroak 19, bederatzi urte betetzen dira Iruña-Veleiako aztarnategitik Lurmen bota eta gaia auzibidean jarri zutela

2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk zuzendutako  Lurmen  enpresa kanporatu zuen Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategitik. Horretarako,  Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslez osaturiko batzorde baten txostenetan oinarritu ziren, nola-halako kalitatea eta objetibotasuna erakusten duten txostenak, egia esanda. Handik gutxira, Foru Aldundia arkeologoen aurka kereilatu zen.

Gauza asko gertatu da harrezkero, baina, gure ustez, garrantzitsuena izan da grafitoen benetakotasunaren eta arkeologoen praktika onaren aldeko hogeitaka txosten egin eta aurkeztu direla, nazio askotako ikerleek idatziak.

Bederatzi urte igaro dira eta Eliseo Gil eta Lurmeneko bi kolaboratzaile epaitegiaren erabakiaren zain jarraitzen dute, sekula heltzen ez den erabaki horren zain. Izan ere, gure herrian irekirik jarraitzen duen auzirik zaharrena da askogatik. Une honetan auzia Arabako Audientzia Probintzialaren eskuetan dago, erakunde honek erabaki behar du behin betiko artxibatu ala epaiketara eraman.

Jarri gaitezen une batez Eliseo Gilen larruan: bederatzi urteko “aulki-zigorra”, mediatikoki kondenatua, bere lanbidean jarduteko de facto ezgaitua, sekula iristen ez den erabaki judizialaren zain. Benetako kalbarioa, benetako tortura.

Une honetara helduta, Arabako Epaitegiaren geldotasun etsigarria salatu nahi dugu, eta erakunde horri exijitzen diogu hartu dezala behingoz erabakia. Kasua artxibatzea eta ondoren piezen lagin bat Arkeometrian espezializaturiko laborategietara eramatea  da, gure ustez, hartu daitekeen erabaki bakarra.

Azkenik, herri honetako indar biziei eta hedabideei eskatzen diegu hauts dezatela gai honen inguruan dagoen isiltasuna, egun beltz haren bederatzigarren urteurrena profitatuz.

SOS Iruña-Veleia

PD: informazio gehiago: http://www.sos-irunaveleia.org/starthttp://blogak.goiena.eus/elexpuru/,   http://www.amaata.com/

 

2008ko azaroak 19 Iruña-Veleian 9 urte lotsagarri

13336-IVANBederatzi 9 urte lotsagarri. Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 9 urteetan, mendekua baizik.

Ama Ata 2008ko azaroak 19 kronika 1.

2008ko azaroak 19 Iruña-Veleian.

9 urte lotsagarrien ostean, Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat justizia ezean errukia. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat.

A19 Iruña Veleia zazpi 7 urte.
A19 Iruña Veleia sei 6 urte.
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

 

A19, azaroak 19, zortzi 8 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia (Eliseo Gil) 8 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 8 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen Iruña Veleian duela 8 urte 2008-11-19an?

A19 duela 8 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 8 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta MISCART (gezurrezko Descartes). Duela 8 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 8 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 8 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… Hau da Iruña Veleiako azken 8 urtetako injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoentzat. (jarraitzen du)

Badira 9 bederatzi urte Iruña-Veleiako “iruzurra” salatu zutela eta oraindik epaitegian “ikertzen” noiz arte?

13395 Iruña Veleia9 bederatzi urteko zigorra epaiketarik gabe Iruña-Veleian ostraka euskaldunak aurkitu zituzten arkeologoei. Aski da!

Gorrotxategik Iruña Veleiako “iruzurra” salatu zuen Iruñean Euskaltzaindiaren batzarrean 2008-10-8an duela 9 bederatzi urte.

Eliseo Gil arkeologoarekin 8 urteko elkarretaratzea. JM Elexpuru.

JM Elexpuru. Udako etena amaiturik, ostegunetan Arabako Diputazio Plazan egiten dugun bilkurekin jarraitzen dugu. Ordua, 20:00. Animatu eta agertu.

Bestalde, notiziarik ez Arabako Audientzia Probintzialetik. Noiz arte jarraitu behar duzue Eliseo Gil torturatzen?

Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 11 urte bermatu zuten Iruña-Veleiako euskara

Henrike Knorr, Gorrotxategi, Eliseo Gil 2006-6-15Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 11 urte, bermatu zuten Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Berria 2006-6-16.

2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.

Ordurako txostenetan Iruña-Veleiako euskara bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.

Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak… babestu zuten ere Iruña-Veleiako euskara.

Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Azken 11 urteetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.

Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 adibidez) hizki euskaldunak zola edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.


Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.