Iruña Veleia piztu zen duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin

Duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin (eta 1.700 urteko euskara zegoela filtrazioarekin) piztu zen Iruña Veleia:

Iruña Veleia prentsaurrekoa Eliseo Gil duela 10 urte. GARA.

Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
·Beste testu eta marrazki askoren artean, adierazpen kristau oso goiztiarrak eta Egiptoko hieroglifikoak agertu dira

Iruña-Veleia ustekabe arkeologikoen iturri agortezin bihurtu da. Eliseo Gilek zuzentzen duen taldeak azken aurkikuntzaren berri eman zuen atzo: erromatarren garaiko multzo epigrafiko izugarri garrantzitsua; Euskal Herrian, garrantzitsuena, eta munduan ere garrantzitsuenetakoa, neurri batean bederen, Ponpeia edo Vindolandakoen parekoa. Besteren artean, kalbario bat aurkitu dute, zaharrena, eta, are harrigarriago dena, Egiptoko hieroglifikoak.

Ponpeia Valentinaren domus-a Veleian bizi izan zen sendi boteretsuenetako baten etxea zen, mila metro karratu inguru zituena. Bere hondarretan, lehen ere aurkikuntza garrantzitsuak eginak zituzten arkeologoek, baina oraingoan ustekabe ederra hartu dute, paedagogium deritzana topatu baitute, hots, irakasle batek etxeko nagusien seme-alabak hezteko erabiltzen zuen gela. Bertan, III. mendeko 270 zeramika puska aurkitu dituzte. «Puskatutako lurrezko ontzietako zatiak baino ez dira ­adierazi zuen atzo Eliseo Gil indusketaburuak­, beraz, material arrunta, zaborra, neurri batean. Baina kasu honetan zabor hori eskolako arbel gisa erabili zuten, eta horrek sekulako informazioa ematen digu».GASTEIZ

Iruña Veleia 2. nazioarteko biltzarra prentsaurrekoa Gasteizen

Iruña Veleia 2. nazioarteko biltzarra, prentsaurrekoa. JM Elexpuru

Euskadi Irratiak, Onda Vasca-k eta Onda Cero-k nahiko luze eman zuten atzoko prentsaurrekoaren berri. Euskal Telebistak hitzik ere ez. Prentsa idatzian, Berrian eta Garan informazio zabala, laburra Diario Vascon eta Arabako Diario de Noticiasen, eta hitzik ere ez Correon eta Deian. Argia-ren edizio digitalean Biltzarraren eta Nuñezen aurkako kereilaren notizia.

 

Iruña Veleia prentsaurrekoa Idoia Filloy, Eliseo Gil 7 urte zigortuak frogarik gabe

Eliseo Gil arkeologoak prentsaurrekoan irakurri duen komunikatua, Gasteiz 2015-12-4. JM Elexpuru:

Iruña-Veleia, “la más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años” o nuevas anotaciones en el libro de estilo de enfangar reputaciones de El Correo.

Irudia jarri dute Twitter-en:

Iruña Veleia prentsaurrekoa 2015-12-4
Eskerrik asko Iñaki Larrañaga

Iruña Veleia prentsaurrekoa 2015-12-4. (Bideoa Ipuztar)

Prentsaurrekoa abenduak 4: Eliseo Gil, Idoia Filloy arkeologoak 7 urte zigortuak frogarik gabe

Idoia Filloy 2012,Eliseo Gil 2012LURMEN S.L.ren PRENTSAURREKOA. JM Elexpuru

Helburua: Correo-ren Arabako edizioan agertzen diren informazioei erantzutea, Ertzaintzaren txostena filtratu baitu titular honekin: “Iruña-Veleia: “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”.

Hitz egingo dute: Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva, aztarnategiko zuzendari ohiak.

Lekua eta ordua: ostirala 4, 11:30, Aldabe Gizartetxea (Arriagako Ataria 1)

Iruña Veleia 8 zortzi urte

iruña Veleia 2006-6-15Duela zortzi urte 2006-6-8an, publikoki argitaratu zituzten Iruña Veleiako ostraka ospetsuak… filtrazio bat tartean astebete beranduago 2006-6-15ean konfirmatu behar izan zuten ostraka euskaldunak bazirela ere, prentsaurrekoa eman zuten Henrike Knorr, Eliseo Gil eta Joakin Gorrotxategik, (audioa prentsaurrekoa Gorrotxategi 2006-6-15). Hasieratik polemika sortu zuten, batez ere ostraka euskaldunak, euskara Araban duela 1700 urte, euskalduntze berantiarra, karistio euskaldunak… egia esan españolen mito asko apurtzen zituzten ostraka euskaldunak. Hasieran aditu gehienek bermatzen zituzten ostrakak, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Gorrotxategi, Henrike Knorr, Santos Yanguas, Pilar Cipres… Bi urtera Henrike Knorr zendu zen eta bi hilabetera Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez dute argitu nahi. 15 urteko lanaren ostean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Idoia Filloy eta Eliseo Gil azken sei urtetan faltsutzat salatuak eta zigortuak (2008-11-19tik) inolako frogarik gabe, justiziarik ez bada, errukia. Zenbat urtetan luzatuko dute frogarik eta epaiketarik gabeko zigorra?

Iruña Veleia Berria 2006-6-15

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.
Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”. Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Celtiberia

Prentsaurrekoa eta agiria. JM Elexpuru

IPCE prentsaurrekoa Gasteiz 2014-1-31 (bideoa)
Lurmen 2014-1-31

Prentsaurrekoa eta agiria. JM Elexpuru.

Kazetari eta hedabide ugari etorri da gaur eguerdiko prentsaurrekora. Eliseo Gilek, Patxi Alañak eta Juan Martin Elexpuruk irakurri dute agiria. Koenraad van den Driescche geokimikariak IPCEren txostenaren zenbait alderdi jorratu ditu irudien bidez. Idoia Filloyk hainbat azalpen eman ditu ondorengo solasaldian. Gaztelaniazko bertsioa. Eta euskarazkoa:

IPCE prentsaurrekoa Gasteiz 2014-1-31 (bideoa)